Kontratazio Baldintzak

1- Onarpena:

LATZONDO TRESNAK, S.M. atarian erosketa egin ahal izateko, “Erosketa eskaeran” azaltzen den ONARTU botoia sakatu beharko da erosketa egin baino lehenago. Onarpenaren ondoren, erabiltzailea.

2- Prezioak:

Produktu bakoitzari dagokion web orriko prezioa eskaera egiten den unekoa da, denek BEZa gehitua dute (Balio Erantsiaren Zerga). Eskaintza bereziak ondo adierazita eta identifikatuta egongo dira, aurreko prezioa eta eskaintzaren prezioa modu egokian azalduko dira.

Bidalketa gastuak beti eskaera orrian zehaztuko dira. Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetara eginiko bidalketetan.

3- Ordainketa erak:

Erosketa guztiak ondoren zehazten diren kreditu-txartelen bidez egingo dira eta baita kasu bakoitzean zehaztuko diren beste era batzuen bidez ere.

  • · Visa
  • · MasterCard
  • · American Express

Halaber, Estatu espainolean eginiko bidalketetan errenboltso bidez ordaintzeko aukera izango du Bezeroak. Kasu batzuetan eta iruzurrak ekiditeko asmoz,.

4- Ematea:

Bezeroak bidalketa mota aukera dezake bere bidalketa zonaren aukeren artean. Garraio-mota bakoitzaren arabera, emate epeak, zerbitzuaren kalitatea, emate tokia eta kostua desberdinak izango direla kontuan hartu beharko du.


5- Ados ez egoteko eskubidea:

Atzera egiteko 14 eguneko eskubidea, atzera egiteko eskubidearen salbuespenak, borondatez itzultzeko bermea eta adostasunaren legezko bermea

LEGE ESKUBIDEA

Non eta ez den hemen aipaturiko salbuespenen bat aplikatzen, eskaria atzera bota ahalko duzu motiborik eman gabe zuk edo zure bidez adierazitako hirugarren batek (garraiolaria ez den beste batek) erositako artikulua jasotzen denetik 14 egun naturalen barnean.

Eskubide honen erabileraz eta edukiaz gehiago jakiteko, mesedez, jarri harremanetan Bezeroari Erantzuteko gure zerbitzuarekin.

ATZERA BOTATZEKO ESKUBIDEAREN SALBUESPENAK

Atzera botatzeko eskubidea ez da aplikatzen kasu hauetan:

Zure eskakizunak dituzten ondareak edo argi eta garbi pertsonalizatuak direnak;

BORONDATEZKO ITZULKETAREN BERMEA

Legezko eskubidea hor izanik ere, elkar-ek honako borondatezko itzulketa-berme hau ematen dizu:

LATZONDO TRESNAK, S.M. salduriko produktuak itzuli egin daitezke hura jasotzen denetik 30 egunen barrenean, baldin eta aplikagarri den salbuespenik ez badago eta betiere jaso ziren unean zeuden bezala itzultzen badira. Gehiago jakiteko, egin klik hemen. Produktuak itzultzeko, erabili gure Itzulketen Zentroa.

Produktuak borondatezko itzulketa-berme horren arabera itzultzen badituzu, ordaindua dagoen produktuaren prezioa itzuliko dizugu, baina ez zure hasierako erosketaren bidalketa gastuak. Garraioa eta itzulketa kostuak zure gain joango direlako arriskua hartu beharko duzu. Hasierako bidalketa eta itzulketa gastuak atzera itzuliko dira gure webetan erositako arroparen edo oinetakoen kasuan. Itzulketa berme horrek ez dio eragiten zure legezko eskubideei, eta, beraz, ez dio eragiten aurrez deskribaturiko atzera botatzeko eskubideari.

Itzulketen gaineko xehetasunak eta adibideak aurki ditzakezu hemen.

ADOSTASUNAREN LEGEZKO BERMEA

Legez dagozkizun eskubideez eta 30 eguneko borondatezko itzulketa epeaz gain, Europar Batasuneko bezeroek (salbu eta Erresuma Batua), saldu-ondoko bermea izango dute.

APLIKAGARRI DEN LEGEA

Baldintza hauek arautzeko eta interpretatzeko, Espainiako Erresumako legeak erabiliko dira (salbu eta lege gatazkari buruzko haren xedapenak), espreski salbuetsia gelditzen da Salgaien Nazioarteko Salerosketa Kontratuei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa. Kontsumitzailea bazara eta ohiko egoitza Europar Batasunean baduzu, zure herrialdeko legediak ezartzen duen edozein xedapenetan ere babes zaitezke.

6- Zerbitzua eskatzeko:

Produktuak edota zerbitzuak lortzeko, erosketa inprimakia bete behar da, datu pertsonalekin zein ordainketa datuekin.


7- LATZONDO TRESNAK, S.M.ren erantzukizuna:


LATZONDO TRESNAK, S.M.k bere Bezeroei ezin die ziurtatu bere web orrian eskaintzen diren produktuen eskuragarritasuna ezta emateko epea ere, berme konkreturen bat zehazten den produktuetan izan ezik. Katalogoa ez da zehatza iragarritako liburuen argitaletxeek bere produktuak aurrez komunikatzen ez dituztelako eta emateko epeak bermatzen ez dituztelako.


8- Bezeroaren erantzukizuna:

Bezeroak zerbitzuen erabilpen legala egin behar du egungo legeak errespetatuz eta hirugarren pertsonen eskubideak eta interesak urratu gabe. Bezeroak ziurtatu behar du kontratazio-inprimakian emandako datuak egiazkoak direla.
Halaber, eskatutako produktua jaso ahal izateko, helbidea emateko konpromisoa hartzen du.


9- Jabetza industriala eta intelektuala:

www.berlatz.fr atarian azaltzen diren lanen, marken, logoen edo babesa behar duten beste edozein jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak


10- Cookiak:

Bezeroaren nabigazioa errazteko, saskiaren edukia kudeatzeko, aholku pertsonalizatuak eskaintzeko eta eskaintzen berri emateko www.berlatz.fr webguneak cookiak ezarriko ditu eta IP-a gordetzeko euskarria erabiliko du.

11- Eskaera egiteko:

Eskaera egin ahal izateko, Bezeroak www.berlatz.fr  webgunean sartu eta une horretan dagoen inprimaki elektronikoa betez eta argibideak aintzat hartuz erabiltzaile bezala erregistratuko da. Pausu hau eman ondoren, Bezeroak aukeratutako produktuak saskiratuko ditu pantailan azaltzen diren argibideak jarraituz eta eskaera orria betez.

Bezeroak eskaera onartzen duenean, kontratazioaren baldintza orokorrak ezagutu eta onartzen ditu.

Erosketa egin ondoren, ahalik eta azkarren, www.berlatz.fr orriaren Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak erosketa agiria bidaliko dio Bezeroari. Bertan azaltzen diren datuekin ados ez baldin badago, datuen aldaketa edo bertan behera uzteko eskaera egiteko aukera izango du.

12- Legeak: Kontratu honi aplikatuko zaion legea Lege Espainola da

Shopping Cart
Follow by Email
Facebook
X (Twitter)
Instagram
WhatsApp