Pribatutasun Politika

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta LATZONDO TRESNAK S.M. – rena, 2 016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, B75114033 I.F.K. duen LATZONDO TRESNAK-en, tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (izen emate formularioak betetzean, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure zerbitzuak eskatzean edo gure webgunean nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

LATZONDO TRESNAK S.M. erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

3. Datu pertsonalak biltzea

LATZONDO TRESNAK S.M. ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. LATZONDO TRESNAK S.M. erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. LATZONDO TRESNAK S.M. nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. LATZONDO TRESNAK S.M. ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

4. Datuak tratatzeko helburuak

LATZONDO TRESNAK S.M. hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburak honakon hauek dira:

  • Erabiltzaileak / Eskatzaileak / Interesdunak

LATZONDO TRESNAK S.M.-rekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, LATZONDO TRESNAK S.M. jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako ekarpenak kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta LATZONDO TRESNAK S.M.-ri legez dagozkion funtzio gutziak egiteko. Era berean, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. Interesdunak izena ematean LATZONDO TRESNAK S.M.-ri bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

  • Curriculumak

LATZONDO TRESNAK S.M. webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, LATZONDO TRESNAK S.M.-ri bereriazko baimena ematen diozu zure datuak LATZONDO TRESNAK S.L.-ren tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak elkarteak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak LATZONDO TRESNAK S.M. hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

5. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. LATZONDO TRESNAK S.M. ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan LATZONDO TRESNAK S.M. -rekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez LATZONDO TRESNAK S.M. -ren menpe.

6. LATZONDO TRESNAK S.L.-ren presentzia Sare Sozialetan

LATZONDO TRESNAK S.M. Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, Empresarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin LATZONDO TRESNAK S.M. -ren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio Elkarteri bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie LATZONDO TRESNAK S.M. -ren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta LATZONDO TRESNAK S.M. duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. LATZONDO TRESNAK S.M. ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. LATZONDO TRESNAK S.M. alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

LATZONDO TRESNAK S.M. sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

LATZONDO TRESNAK S.M. beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. LATZONDO TRESNAK S.M. edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) LATZONDO TRESNAK S.M. zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

7. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: P.K. 22, 20280 Hondarribia (Gipuzkoa), telefonoa: +0034 617 75 66 99 edo, bestela, info@latzondo.com helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

8. Segurtasun-neurriak

LATZONDO TRESNAK S.M., bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela LATZONDO TRESNAK S.M. -ren erantzukizunpekoak.

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko +0034 617 75 66 99 telefono zenbakia edo info@latzondo.com helbide elektronikoa erabili ditzake.

9. Indarraldia

LATZONDO TRESNAK S.M. beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. LATZONDO TRESNAK S.M. aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, LATZONDO TRESNAK S.M. gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

10. Jurisdikzioa

LATZONDO TRESNAK S.M. eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu LATZONDO TRESNAK S.M. Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Shopping Cart
Follow by Email
Facebook
X (Twitter)
Instagram
WhatsApp